Itxi

Faktoria

''Aingeruak eta neskameak''

June Fernandez, haurdunaldi subrogatuez: "Estereotipoekin apurtu beharra dago"

June Fernandez kazetari eta feminista bilbotarrak ''Aingeruak eta neskameak'' liburua kaleratu berri du.

  • June Fernandez

    June Fernandez

    27:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

June Fernandez kazetari bizkaitarrak haurdunaldi subrogatuei edo ordezkapen bidezko haurdunaldiei buruzko analisi feminista egin du "Aingeruak eta neskameak" saiakera liburuan. "Faktoria"n adierazi duenez, izenburu hori jarri dio, "gizarte mailan gailentzen direlako bi diskurtso kontrajarri oso sinplistei" erreferentzia eginez.

Fernandezek estereotipoekin apurtzeko beharra azpimarratu du: "Nire ustez problematizatzea praktika hau beharrezkoa da feminismotik, antikapitalismotik eta antiarrazismotik, besteak beste, baina, aldi berean, pixkat estereotipoekin apurtu, eta onartu konplexua dela denok ditugula kontraesanak".