Itxi

Faktoria

Ongintza lanak

"Taghia, Eguzkiz Blai" proiektuari esker, ur hornidura sistema berria martxan

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

Duela urtebete jakin genuen Iñaki Arakistain eskalaitzailearen ekimenez Tolosaldeko Lanbide Heziketako irakasle eta ikasle talde bat Marokon, Taghia haranean, ur hornidura sistema hobetzen laguntzeko lanean ari zirela, eta orain, proiektua martxan jarrita bueltan dira etxean.

  • Taghian(Maroko)Tolosaldeko Lanbide Heziketako irakasle eta ikasleak lanean

    Taghian(Maroko)Tolosaldeko Lanbide Heziketako irakasle eta ikasleak lanean

    24:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Helburu argia zuten; Marokon, Taghia haranean bertako biztanleei ur hornidura hobetzea. Horretarako hilabeteak eman dituzte Tolosaldeko Lanbide Heziketako irakasle zein ikasleek eguzki plaka eta ur ponpekin lanean. Proiektua diseinatu eta azken egunotan Taghian bertan izan dira, eguzki plakak jarri eta sistema abian jartzen. Bertan izandako esperientzia kontatu digute Iñaki Arakistain eskalatzaileak, Tolosaleko irakaslea den Oihana Mendizabalek eta Ugaitz Azkarai ikasleak.