Itxi

Faktoria

ZURA, PILOTA & PUNKA

Olivier eta Arnaud Harotzarene aita-semeak: zurginak, pilotariak eta Aho Zakil Konekxion bandako kideak

Jon Artano Izeta | EITB Media

Beren bizi-hautuen nondik norakoak aletu dituzte aita-seme senpertarrek, eta pare bat primizia ere kontatu dituzte zuzenekoan: baga, Aho Zakil Konekxionek kanta berria kaleratuko du aurki, Amaiur 2029; eta biga, Arnaudek berezkoen mailan jokatuko du larrazkenetik goiti.

  • Arnaud eta Olivier, Burrunbenean

    Arnaud eta Olivier, Burrunbenean

    25:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zugarramurdiko paisaia sorginei so aritu dira Olivier eta Arnaud, Arnaud eta Olivier, "Faktoria" magazinean. Arotzak dira biak ala biak, zurgintzan ari den hirurgarren belaunaldia egiten du Arnaudek. "Naturalki" egin bide zuen hautua, nola ofizioarena hala pilotarekiko afizioarena.

Aurki Aho Zakil Konekxion punk taldean berrikuntzak izanen dira, Arnaudek baxua jotzea eta pilotalekuko lana batetzeko lanak baititu: "gero ere izanen dut astia musika egiteko; orain pilotan hai dut saiatu".