Itxi

Faktoria

MOTOR GIDARIAK

Motor gidariek onartzen dituzte neurri berriak, baina beharrezko ikusten dute errepideak egokitzea

Maitane Subijana | EITB Media

Espainiako Trafiko Zuzendaritzak motorzaleen hildakoen zifrak murrizteko ezarriko dituen neurrien inguruan kezka azalduta gerturatu dira Faktoriara, Juan Soroa eta Josu Leturia motor-gidariak, Martin Askarai Azkain Motoak denda eta tailerreko arduraduna, eta Uxoa Aizpurua autoeskolako irakaslea.

  • Motor-gidaria

    Motor-gidaria

    25:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Motorzaleek, oro har, begi onez hartu dituzte Espainiako Trafiko Zuzendaritzak aurten indarrean jarri nahi dituen arau berriak, besteak beste, aurrerantzean guztiek kasko integral edo modularra erabili beharko dute, eta 125 zentimetro kubiko arteko bat gidatzeko ez da aski izango autoko gidabaimena izan eta 3 urteko esperientzia edukitzea, beharrezkoa izango da ikastaro bat egitea.

Nolanahi ere, Juan Soroa eta Josu Leturia motor-gidariek diote guztia ez litzatekeela euren bizkar utzi behar. Soroa: "Gure aldetik ari gara onartzen neurri horiek guztiak, mesedegarri dira, ados, baina errepideak?".

Arantxa Irazolak 40 urte daramatza motor gainean, duela gutxi izan zuen ezbeharra senarrarekin zihoala. Kalte fisikoez gain, ondorio psikologiko latzak izan zituztela dio, eta euren kasuan, hil ala bizikoa izan zela soinean zeramaten materiala. "Ziur naiz horrek salbatu gintuela, batez ere airbag txalekoak". Orokortzen ari den ekipamendua da, baina Martin Askaraik, Andoaingo "Azkain Motoak" denda eta tailerreko arduradunak, dio garestiak direla, momentuz, eta erosketa hori diruz lagundu beharko litzatekeela.