Itxi

Faktoria

Sumar

Martinez: "Ez da logikoa Legebiltzarrean dagoen alderdiaren eta ez dagoenaren erabakiak parean jartzea"

Lander Martinez Sumarreko diputatuak ez du begi onez ikusi datorren asterako Sumarreko eta Podemoseko militante batek egin duen batzar irekirako deia.

  • Lander Martinez

    Lander Martinez

    21:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lander Martinez Sumarreko diputatua ez dago ados datorren asterako Sumarreko eta Podemoseko ordezkari eta militante talde batek, ezker konfederala josteko asmotan, egin duen batzar irekirako deiarekin.

"Faktoria"n egindako elkarrizketan adierazi du eztabaida hauek publiko egiteak ez duela mesederik egiten eta, zera ere gaineratu du: "Ez du logikarik Legebiltzarrean ordezkaritza duen talde baten eta ez duenaren erabakiak plano berean jartzeak".

 Apirilaren 21eko hauteskundeetan lortu duten eserleku bakarra ordezkaritza umila dela onartu du baina lortu dutela, baita ere, ahotsa izatea. Jon Hernandez Ezker Batuko ordezkari izanda ere, koalizioaren izenean arituko dela adierazi du eta azpimarratu  ziur dagoela egingo duen lan onaz.

 Estatuko politikagintzari buruz, berriz, esan du Pedro Sanchezen gogoetaldiaren ondoren politika ausartak hartzeko unea dela. Orain ikusiko da, Martinezen arabera, deserosotasuna eragiten duten abangoardiako politikak egin nahi dituen Sanchezek edo erosotasuna lehenesten duen.