Faktoria
Ontziak zaharberritzen
Xabier Agote: “Gipuzkoa aurreneko ontzi motorduna eta ondoraezina da”
Joseba Arratibel | EITB Media
‘Gipuzkoa’ salbamendu ontzia zaharberritu dute Pasai San Pedroko Albaola Itsas Kultur Faktorian. Pasaia Itsas Festibalean ikusgai jarriko dute.
-
'Gipuzkoa' ontzia
20:21 min
1925. urtean Feliziano Ganboa eta konpainiako ontzigileak 'Gipuzkoa' ontzia eraiki zuten, eta urtebetera, 1926. urtean, itsasoratu zen lehen aldiz, San Sebastian egunean. Garai horretan, punta-puntako teknologikoa zuen ontzia izan zen, iraultzailea. Orain, Albaolako Kultur Faktoriako ikasleek zaharberritze lanak egin dituzte, Saul Hoffman italiarraren gidaritzapean. Modu batean, itsasoan galdutako arrantzaleak salbatzen zituen ontzia salbatu dute.
Aurtengo Pasai Itsas Festibal ospakizuna, maiatzaren 9 eta 12 bitarte izango da Pasai San Pedron, eta, bertan ikusgai egongo da.