Itxi

Faktoria

Euskara

Kontxa Laspiur: "Nire hileta mezan gaztelera entzuten badut, hilkutxatik irtengo naiz"

Ane Albisu | EITB Media

Kontxa Laspiur Zabala eibartarra euskalzale sutsua da, ia bizitza osoa euskara erakusten pasa du eta 100 urte betetzear dela, harrituta utzi gaitu haren indarrak. Heriotzari ez dio beldurrik eta aurten hilko dela ere esan digu: "1924an jaio nintzen eta 2024an hilko naiz".

  • Kontxa Laspiur Zabala

    Kontxa Laspiur Zabala

    29:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aurtengo Korrikan Eibarren lekukoarekin ikusi genuen Kontxa Laspiur, AEK-ko irakasle beteranoa. "Euskaraz jaio nintzen eta euskaraz hilko naiz" adierazi zuen une horretan eta haren etxera joanda, egiaztatu dugu euskara nola maite duen. Euskalzale, abertzale eta langile sutsua da Kontxa eta indartsu mintzatu zaigu bere bizitzaz eta bere sentimenduez. Argi esan digu: "nere modukoak balira denak, euskara ez litzateke galduko".  Apaizari ere esana dio, gaztelerarik ez duela entzun nahi bere hiletan; bestela hilkutxatik irtengo dela.