Itxi

Faktoria

Etiopia - Tigray

Egoaizia (GKE): "120.000 emakumetik gora bortxatu dituzte sistematikoki Tigrayko gerrak iraun bitartean"

I. I. B. | EITB Media

Lierni Fernandezek eta Lide Ugartek otsailean egin dute bigarren bidaia Etiopiako Tigray eskualdera, 2022ko azaroan su-etena adostu zenetik. Ehunka emakumeri lagundu diote "kafe erritualen bidez" bortxaketak kontatu eta sarea sortuz.

  • Lierni Fernandez eta Lide Ugarte, Egoaizia.

    Lierni Fernandez eta Lide Ugarte, Egoaizia.

    17:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bi urtez Tigrayn luzatu den gerraren ondoren, su-etena 2022ko azaroan adostu zutenetik, bigarrenez bidaiatu dute Lierni Fernandezek eta Lide Ugartek Tigrayra. Eibarko Egoaizia Gobernuz Kanpoko Erakundearen eskutik lagundu diete bertako herritarrei bizimodua berreraikitzen. Nekazaritzak garrantzi handia duen herrialde batean, gerraren ondorioz areagotu den goseteari, lehortea ere batu behar zaio. Lurra lantzeko materiala ez ezik, haziak eta animaliak eramateko aukera izan dute, eta baliatu dute bidaia hauei errentagarritasuna nola atera irakasteko.

Emakumeen egoera larria

Gerrak eragindako 600.000 heriotza zibilez gain, emakumeak sistematikoki bortxatu dituztela kontatu dute. 120 mila emakumetik gora bortxatu dituzte, baina ezin izan dute kontatu. Horietako ehunkarekin elkartzeko aukera izan dute kafe erritualak antolatuta. Gune segurua sortzea lortu dute erritual horietan, eta saretu ondoren aitortu dute askok horrengatik ez balitz euren buruaz beste egingo luketela.