Nafarroako Artieda herrian dago Arterra Bizimodu. Garai batean hotela zen, aurrez, apaiz eskola eta duela hamar urtetik bizileku konpartitua. Alokatuta daukate eraikina. Hilean bost mila euro ordaintzen dute eta orain jabeak salgai jarri du eta erostea erabaki dute. Soziokrazian erabakiak nola hartzen diren eta beste era batera nola bizi diren kontatu digute Koldok, Maitek eta Maiderrek. Koldo informatikaria da, Maite hezitzailea eta Maider boluntario ari da baratza taldean beka bati esker. Txitxirioak garbitzen topatu ditugu Adrian donostiarra, Sergio Lille ondoko herri batekoa, Albaceteko Sergio, Mikel Zugarramurdikoa eta sukaldean Andrea italiarra. Arterran haur txikiak ere bizi dira, hamaika bat. Zaharrenak hirurogeita hamar urte izango ditu. Badira gela bateko apartamentuak, biko eta hirukoak ere bai. Nahi duenak jangela konpartituan bazkaldu dezake menua ordainduta. Afaria norberaren kontu. Denda komunitario bat dute, eta denentzako espazioak dira jangela, taberna, areto handiak, garai bateko kapilla, orain elkartzeko leku dena. Koruan, musutruk denda arroparekin. Bisitentzako gunea, garagardoa egiteko sukaldea, eta bizitza bizitzeko modu konpartitu bat dute. Badira bertan bulegoak dituztenak ere: Global Ecovillage Network, edota