Itxi

Faktoria

Neuroteknologia

"Burmuin barruko teknologia lehenbailehen arautu behar dugu, nazioartean eta demokratikoki"

Jone LArrañaga | EITb Media

Elon Musken Neuralink enpresa gizakietan probatzen ari den gailua bezalakoek aldi berri bat zabal dezakete, garuneko informazioa teknologikoki prozesatu ahal izango delako. Dakartzan aukera eta arriskuez aritu dira Miren Altuna neurologoa eta Itziar Alkorta bioetikaria.

  • Elon Musk, Neuralink-en argazki batean

    Elon Musk, Neuralink-en argazki batean

    28:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Telepathy" deitu dio. Pentsamendu soilarekin nahi du mugimendua eragin. Elon Musken azken aurkezpen teknologikoa da. Bere hamaika enpresetariko baten bitatez, Neuralinken bitartez, dagoeneko errealitate bihurtu dena. Orain dela 8 urte lepotik behera elbarri geratu zen 29 urteko gazte bati ezarri diote burmuinean, mugimenduaren sentsatzioa sortzen den gune jakin batean. Sentsore fin-fin baten batzuren bitartez jasotzen du garuneko informazioa txip horrek eta prozesatu ondoren dekodetuta bidaltzen dio, modu inalanbrikoan, pazientearen telefonoari edo ordenagailuari.

Garunaren eta teknologiaren interfazeen merkatuan aurrea hartu nahi du Muskek. Ez da ahalegin bakarra baina bai mundu mailan oihartzun haundiena eta kezkarik gehien eragin dituena. FDAren (Estatu Batuetako Botiken Agentzia) baimenaren ondotik, teknologia horren segurtasuna ari dira neurtzen, gero gaisotasun hainbatetarako baliatzeko. Baina arego ere jo nahi du enpresariak: garuna eta konputagailuak lotuko dituen teknologia jarri nahi du merkatuan.

Miren Altuna

Miren Altuna

Miren Altuna neurologoak azaldu digu neuroteknologia lehendik ere badela baina belaunaldi berriko neuroteknologian gailuak ez dituztela profesional medikuek kontrolatu beharrik izango. Luze joko du Neuralinken gailu honek zein emaitza kliniko izango duen jakiteak baina irekitzen dio leiho bat ezezagunari: Pentsamenduak kontrolatzeko gauza izango den teknologiaren aukerari.

Itziar Alkorta

Itziar Alkorta

Itziar Alkorta EHUko zuzenbide irakasle eta bioetikariak azaldu du "autoa garajetik atera aurretik" arautu behar dela arlo hau, bermatu egin behar delako norbanakoaren pribatutasuna, pentsamendua eta kontzientzia esku pribatuek ez manipulatzea. "Nazioartean eta demokratikoki hartutako erabakiak behar dira marra gorriak jartzeko", esan du.