Faktoria
MARISOL GARMENDIA
"Zaila izango da Gizarte Segurantzaren transferentzia legealdi honetan gauzatzea, faktore asko daudelako"
Imanol De La Varga | EITB MEDIA
Karguaz jabetu eta bi astera Faktorian izan da Marisol Garmendia, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria. Gizarte Segurantzaren transferentziarako negoziazio zailak aurreikusten ditu. Hala ere, eskumenak transferitzeko Espainiako Gobernuak duen konpromisoari eutsi dio.
-
MARISOL GARMENDIA
24:25 min
Espainiako Gobernu ordezkariak duen papera eta eginkizuna justifikatu ditu Marisol Garmendiak, Euskal Autonomia Erkidegoko politiketan eta gizartean Esapainiako Gobernuak baduelako zeresana. Talde sendoa topatu du, eta lanerako gogoz. Lehen emakumea izatearen garrantzia eta harrotasuna azpimarratu ditu.
Hauteskunde kanpainari lotuta, Eneko Andueza PSE-EE-ko idazkari nagusiak esandakoa berretsi, eta argi utzi du sozialistek ez dutela EH Bilduko lehendakaririk babestuko. Ordea, ez du hain argi hitz egin jeltzaleekin koalizio gobernua errepikatzeaz galdetu diogunean.
Euskadin, estatuko segurtasun indarrekiko mesfidantza handia dagoela esan du; eta ezker abertzaleari badagokiola elkarbizitzaren aldeko urrats sendoagoak ematea.