Itxi

Faktoria

Hauteskundeak

Lander Martinez (Sumar): "Espainiako aurtengo aurrekontuak ateratzeko esfortzua egin ahal zen"

Kataluniako En Comu Podem-ek Generalitatearen aurrekontuak ez onartzeko erabakia babestu egin du Sumarreko Kongresuko diputatuak. Euskadiko hauteskundeetara begira, EH Bildurekin akordiotara iristeko aukera gutxi ikusten du

  • Lander Martinez

    Lander Martinez

    23:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lander Martinez Sumarren Madrilgo Kongresuko diputatuak Espainiaren gobernagarritasunaren alde lan egiteko konpromisoa berretsi du gaur "Faktoria"n egindako elkarrizketan baina onartu du testuingurua zaildu egin zaiola Espainiako Gobernuari. Ildo horretan, iritzi dio 2024ko aurrekontuak negoziatzeko ahalegina egin zitekeela, Katalauniako hauteskunde aurrerapenaren iragarpenaren ostetik eta hain azkar etsi aurretik.

Kataluinian ere, PSC eta ERCren partetik "akordio politikotara iristeko esfortzua falta" izan dela iritzi dio Martinezek eta erabat babestu ditu En Comu Podem-ek Generalitatearen aurrekontuak ez babesteko hartutako erabakia, bereziki, Hard Rock makrokasinoak ekarriko luekeen eredua baztertzekoa.

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara begira baikor agertu da baina ez du aurre ikuspenik egin nahi izan, ez emaitzei buruz ezta geroko koalizioei buruz ere. EHBildurekin akordiotara heltzeko aukeraz galdetuta, baina, hoztu egin du aukera hori. "EH Bilduri EAJren eskutik joateko interes gehiago ikusten zaio, gurekin politika aurrerakoiak egitekoa baino", adierazi du.