Itxi

Faktoria

ETXEGABEAK

“Etxegabeen kasuan asko entzuten da ‘horrela badago, nahi duelako da’; gizarte ikuskera aldatu behar da”

IMANOL DE LA VARGA | EITB MEDIA

Datu ofizialen arabera, Hego Euskal Herrian 5.000 baino gehiago dira etxegabeko pertsonak. Euskadi Irratiko Faktorian haien egoeran eta artapenean jarri dugu fokua. Durangoko “Etxepel” egoitza ezagutu dugu.

  • ETXEGABEAK

    ETXEGABEAK

    26:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Etxepel, etxegabeentzako Durangoko eguneko zentroan, aterpea eta arreta pertsonalizatua ematen diete etxegabeei. Helburu konkretuak ezarri, eta gizarteratze prozesuan laguntzen diete. Prozesu hori elkarlanean eta talde lanean egiten dute.

Mahai-ingurura Felix Arrieta zaintza politiketan aditua eta Ainara Garcia Caritasek Donostian duen Hotzaldi egoitzako arduraduna gonbidatu ditugu.

Oro har, adituek esan digute, gizarteak ez duela ulertzen etxegabeen egoera ez dela norbanakoaren ardura. Gizarte mailako hausnarketa eta ikuskera aldaketa eskatzen dute adituek.

Etxegabeen egoerari erreparatuta, gaur egun oraindik gehienak gizonezkoak dira; baina, emakume etxegabeen kopuruak oso nabarmen egin du gora. Kalean bizi diren migrante gazteen kopurua ere oso modu deigarrian hazi da, eta, hauen kasuan, oztopo handia dira paperak lortzeko ezintasunak eragiten dizkien trabak.

Ostatu eta aterpeetan, gaur egun, ez dago denei arreta emateko plaza nahikoa. Itxaron zerrendak oso luzeak dira; horregatik, plaza gehiago eskatze dituzte, baina, hortik harago etxebizitzaren auzia bideratzearen garrantziaz hitz egin digute.