Itxi

Faktoria

Teknologia berriak

Adimen artifiziala auzi etikoaren balantzan

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

Imaginatzen ez genuen lekuetara iritsi da adimen artifizialaren oihartzuna eta sortu duen ilusio zein kezkaz jardun dugu Ane Iturzaeta informatika ingeniariarekin eta Nagore Barrena Euskal Unibertsitateko irakasle eta ikaslearekin. Bakoitzaren lana eta ikerketak ere azaldu dizkigute.

  • Ane Iturzaeta eta Nagore Barrena

    Ane Iturzaeta eta Nagore Barrena

    24:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azken urtean adimen artifiziala bolo-bolo dabil, eta ilusioz eta miresmenez ikusten genuen horri, mesfidati begiratzen hasteko arrazoi batzuk ere eman dizkigu. Teknologia adimentsu honen erabileraz, garapenaa eta aplikazioaz hitz egiteko tartea hartu dugu bi gonbidatuekin.

Nagore Barrena Euskal Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria da. Ingeniaritza informatikoan eta adimen artifizialeko graduetan ematen dituzu eskolak eta baita "Hizkuntza azterketa zein prozesamedua" masterrean ere. Ikerketari dagokionez berriz, ikusmen artifiziala lantzen du.

Ane Iturzaeta, aldiz, ingeniari informatikoa da. Duela 3 urte Gladys Saria lortu zuen, eta azken 5 urteetan Microsoft-en lanean ari da lanean; batez ere enpresei adimen artifiziala ezartzen laguntzen die.

Bide batez, adimen artifizialak eragin duen auzi etikoaren ertzaz hitz egiteko tartea ere hartu dugu.