Faktoria
ERLIJIOA
Unai Manterola: "Jendea Elizatik urruntzeak erronkak sortzen dizkigu; baina ez dugu merkealdian jarri behar"
Jon Artano | EITb Media
18 urtez Orioko apaiz izan ostean Donostiako Artzain Onaren katedralera aldatu da zumaiarra. Bertan hartu du Euskadi Irratia, eta bere eguneroko jardunaz, Donostiako Elizbarrutiarenaz, eta eliza katolikoaren joerez egindako galderak erantzun ditu.
-
Unai Manterola, Artzain Onaren katedraleko sakristian
17:51 min
Arrasto sakona utzita lekualdatu da Oriotik Unai Manterola. Donostiako eliza nagusiko apaiz laguntzaile izatea proposatu zion Fernando Prado Gipuzkoako gotzainak, eta pare bat hilabete daramatza hiriburuan, ardura horrekin. Gipuzkoako apaizik gazteenetakoa izanagatik, ia bi hamarkada badaramatza elizgizon lanetan Manterolak eta aldi horretan gertatutako gizarte aldaketak izan ditu hizpide.