Faktoria
Edoskitzea
Edoskitzen ari direnek Osakidetzako oposizioetan izan dituzten baldintzengatik kexu agertu da ama talde bat
Jone Larrañaga | EITb Media
Edoskitzeko gelak propio jarri ditu Osakidetzak, hala eskatzen duten amek umeari nahieran eman ahal izateko bularra. Eta horrek ekarri du haurra alboan dutela egin beharra azterketa. Modu horretan konzentratzea ezinezkoa dela diote, ez dituztela gainontzeko lehiakideen aurrean baldintza berak izan.
-
Jaio berri bat titia hartzen
5:48 min
Haurra gose denean, laguntzaileak kanpotik abisua eman eta, zaintzaile baten laguntzaz, ama azterketatik atera ahal izatea. Hori da hainbat amak Osakidetzako oposizioaldi honetan bizitakoaren ondoren hurrengoetarako eskatzen dutena. Ez zaizkie bidezkoak iruditzen aurten Osakidetzak jarri dituen baldintzak: edoskitze gela erabiltzeko eskaria egin duten ama berriek haurra alboan dutela egin behar izan dute oposizio azterketa, hasieratik amaierara.