Itxi

Faktoria

Zigor zuzenbideko katedraduna

Jon Mirena Landa: "Gazan gizateriaren aurkako krimenak gertatzenari dira gure begien aurrean"

Pilar Goya | EITb Media

Duela hilabete Gaza eta Israelen arteko mugan lehertu zen gatazkan, gerra krimenak Hamasek eta Israelek egin dituztela argi du Jon Landa EHUko Zigor Zuzenbideko katedradunak. Israelen kasuan, herri palestinarraren aurkako bortizkeria gizateriaren aurkako krimenen mailara iristen dela adierazi du.

  • Jon Mirena Landa, EHUko zigor zuzenbideko katedraduna.

    Jon Mirena Landa, EHUko zigor zuzenbideko katedraduna.

    16:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hamasek Israelgo zibilen aurka egindako erasoak, eta Israelek Gazako populazioaren aurka martxan jarritako operazioa, setioa eta bonbardaketa indiskriminatuak, gerra krimenak direla ez du zalantzarik Jon Landa katedradunak. Are gehiago, Israelen kasuan, estatu politika bat dagoenez herri palestinarraren aurka, gizateriaren aurkako krimenak gertatzen ari direla uste du, genozidioa bera baztertu gabe "Gizateriaren kontrako krimena dela zalantza gutxi daukat: Estatu politika bat dagoelako jendea mugiarazteko, israeldarrak okupatutako lurraldeetara eramanda politika diskriminatzaileak lagun Zisjordania barruan eta Gazan, populazioa leku batetik bestera mugiarazten ari direlako setio baten barruan. Gerra krimenaz gain gizateriaren aurkako krimenak gertatzen ari dira gure begien aurrean".

Nazioarteko Zigor Auzitegiak badu jurisdikzioa une honetan gertatzen ariko liratekeen krimnenak epaitzeko, Israelek Erromako Estatutua sinatu ez duen arren. Palestinaren eskariz, auzia zabalik du eta, 2021tik: "Baita Israel Gazan egiten ari denaren inguruan ere. Beste kontu bat da nork atxilotuko dituen Israelen ustezko errdun izan daitezkeenak. Zein herrialdetan dauden, lagunduko ote duten bertako agintariek atxilotzen".

Europako herrialdeek Ukrainan gerrtatutako gerra krimenak ikertzeko dirua eta lan taldeak ahalbidetu zituzten bezela, Gazakoari dagokionez isilik daudela salatu du Jon Landa katedradunak eta ez dela onargarria neurgailu desberdinak erabiltzea gerra krimenei dagokienez.