Itxi

Faktoria

GAZTEEN BURU OSASUNA

Gazteen deiadarra: nerabeak, sare sozialak eta osasun mentala

Izaro Insausti | EITb Media

"Gazteen garrasia" izeneko liburua argitaratu dute Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek. Biak bat datoz: mugikorrak dira nerabezaroan geroz eta ohikoagoak diren nahasmenduen eta osasun arazoen jatorrietako bat. Sareen gehiegizko erabilerak nortasun eta osasun mentalean eragin zuzena dute.

  • Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal.

    Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal.

    24:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Telmo Lazkano irakasleak eta Maitane Ormazabal psikoterapeutak nerabeen oasun mentala aztertu dute Gazteen garrasia liburuan. Euskadi Irraiko "Faktoria"n azaldu dute 100 gazteren testigantza jaso dutela liburua osatzeko, eta zalantzarik ez dutela: azken hamarkadatik hona, mugikorrek eragin zuzena izan dute nerabeen baloreak, identitatea eta autoestimua eraikitzen.

11 eta 18 urte arteko nerabeek geroz eta ordu gehiago pasatzen dituzte interneten. Hirutik batek, egunean bost ordutik gora. Are gehiago, bost gazte horietatik batek bideojokoekiko menpekotasuna du dagoeneko, eta % 40ek sexu mezuren bat jaso dute.

Arazoa begi bistakoa da, liburuaren egileen ustetan, eta mahai gainean jartzea ez ezik, piezak elkartu eta erantzun bateratu bat eman ahal izateko erremintak eskaintzea ere bada Ormazabalen eta Lazkanoren asmoa.