Itxi

Faktoria

BAKUNTZA AISIALDI TALDEA

Bakuntza, aniztasunean sareak sortzen

IMANOL DE LA VARGA | EITB MEDIA

Desgaitasun intelektuala duten gazteen artean harremanak egiteko sortu dute Bakuntza elkartea zenbait gurasoren ekimenez. Diagnostiko ezberdinak izan arren, elkar ulertu eta zaintzeko balio die ekimenak. Euskadi Irratiko Faktorian ezagutu dugu taldea.

  • Bakuntza

    BAKUNTZA TALDEA

    22:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Herri askotako pare bat dozena lagun elkartzen dira gaur egun, eta dantzaren bitartez lortu dute harreman sarea sortzea.  

Beasaingo Erauskin plazan egin dugu hitzordua Luken, Maialen eta Hodeirekin. Hain zuzen ere, plaza horretan egin izan dituztelako honezkero zenbait dantza emanaldi. Duela urtebete inguru hasi ziren elkartzen; konturatu ziren dantza gustuko zutela, eta, Carol dantza irakaslearekin egiten dituzte larunbatero entseguak.

Goretti Etxeberria Hodeiren ama da; Itziar Otegi Lukenena. Gurasoen beharretik sortu zen Bakuntza Aisialdi Elkartea. Seme-alabek harremanetarako zailtasunak izan zitzaketela aurreikusita abiatu zuten proiektua. Orain, harro ikusten duten haien seme-alabak nola ari diren bidean aurrera egiten.