Itxi

Faktoria

Banderak kirol estadiotan

Natasha Vergara Zuzenbidean aditua: "Estadioetan Palestinako banderak erakusteak ez du kirol legea urratzen"

Oihane Yustos | EITb Media

Natasha Vergara EHUko Zuzenbide irakasle eta Kirol Zuzenbidean adituak dio bere garaian Ukrainako banderak erakusteak arazorik sortu ez bazuen, orain ezin da debekatu "Palestina eta Israelgo banderak kirol estadiotan erakusteak".

  • Palestina edota Israelgo banderak erakutsi al litezke ?

    Palestina edota Israelgo banderak erakutsi al litezke?

    12:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Futbol zelaietan Palestina eta Isralego banderak debekatzeak adierazpen askatasuna urratzen al du? Hori da galdera eta EHUko zuzenbide irakasle eta kirol zuzenbidean aditua den Natasha Vergarak argi du baietz. 'Indarkeriaren aurkako kirol legeak dio indarkeria bultzatu eta inor iraindu edo mehatxatzen dituen banderak eta ikurrak debekatuta daudela'. Baina, hori ez da gertatzen bere iritziz Palestina eta Israelgo banderekin eta adibidea jarri du: "Bere garaian Ukrainako banderak erakutsi ziren eta ez zen arazorik sortu. Zergaitik kasu batzuetan bai eta besteetan ez?". Hortik egiten du Vergarak banderak erakustearen alde eta gaineratzen du, 'Ukrainako banderak erakutsi zirenean bere arauaren aurka egin zuen partidak erakusten dituen LA LIGA erakundeak'.

Aurrekaria badu, pasa den asteburuan Eibarren Palestinako bandera erakutsi zuen zale bat Ipuruatik kanporatu zuten eta ondoren isun ekonomikoa ezarri zioten. Vergararen iritziz, gehiegikeriz jokatu zen, 'muga gainditu zen' zaleari bandera kendu eta estadiotik kanporatuz. Indarkeriaren aurkako kirol legeak ez du mezu politikoen inguruan jarraibiderik ematen baina, 'FIFAk mezu neutroak' eskatzen ditu. Horrelakoak gertatzen direlakoan izan diren kluben aurkako isunak eta gerta liteke, asteburu honetako partidetan Palestina edo Israelgo banderak erakusten dituzten klubek isuna jasotzea.