Itxi

Faktoria

ALZHEIMERRA

Miren Altuna: “Epe ertainean ez dugu sendabiderik espero, baina bai gaitza arinduko duten botikak”

IMANOL DE LA VARGA | EITB MEDIA

Miren Altuna Azkargortak, CITA Alzheimer erakundeko ikertzaile eta neurologoak, Euskadi Irratiko "Faktoria"n eman dizkigu Alzheimer gaitzaren eta ikerketaren inguruko nobedadeen berri.

  • MIREN ALTUNA AZKARGORTA

    MIREN ALTUNA AZKARGORTA

    20:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bizi itxaropenaren luzatzeak eta detekzio goiztiarrak ekarriko du Alzheimer gaitzaz diagnostikatutakoen kopuruak nabarmen gora egitea. Datozen urteetan, garapen bidean diren herrialdeetan ikusiko da batez ere igoera.

Bizi ohitura osasungarriak (ondo jatea, lo nahikoa egitea edota ariketa fisikoa egitea) gaitzaren garapena mugatzeko giltzarri direla azaldu digu CITA Alzheimer erakundeko  Miren Altunak. Detekzioa errazteko, puntzio lunbarraren bidez egiten den lagin-hartzea, odolaren bidez hartzea izango ei da aurrerapauso nagusietakoa.

Behin gaitza diagnostikatuta, tratamendurik apenas dagoen oraindik. Altunak azaldu digu LECANEMAB izeneko botikak sortu duela itxaropena, hasierako ikerketek erakutsi dutelako gaitza % 30ean moteldu dezakeela. Hala ere, Europako Medikamentuen Agentziak, gaur gaurkoz, ez dio onarpenik eman, eta bere kostu ekonomiko altuak ere mugatuko luke botika horren merkaturatzea.

Gaitzari aurre egiteko dauden baliabideen inguruan galdetuta, bere iritzia ere eman digu. Uste du ez daudela baliabide nahikorik gaitzari aurre egiteko. Batez ere, Alzheimerraren lehen fasetan gaitzari aurre egiteko tresnak botatzen ditu faltan.