Itxi

Faktoria

FAKTORIA

Itziar Perez: "Mugitzeko zailtasuna dugunok ez dugu Bilbora joateko aldiriko trenik"

I. I. B.

Renferen aldirietako trenak ez daudela behar bezala egokituta salatu du Itziar Perez Etxebarrena Fekoor Bizkaiko desgaitasun fisikoa dutenen elkarteko kideak. Trenaren eta nasaren arteko zuloaren ondorioz ezinezkoa zaio bagoietara igotzea, beraz, beste bide batzuk erabiltzera derrigortua dago.

  • Itziar Perez

    Itziar Perez

    11:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Trapagarandik Bilborako bidea aldirietako trenez egin nahi eta ezin. Itziar Perez Etxebarrena Fekoor elkarteko kidearen errealitatea da. Treneko bagoiaren eta nasaren arteko zuloan trabatzen zaio gurpildun aulkia, beraz, ezin du Renfe-ren aldiriko trenik erabili. Mugikortasun arazoak dituztenen egunerokoa da Perezek salatu duenez, eta sarri salatu izanagatik enpresak ez dio irtenbiderik ematen arazoari.

Renfe-ren zerbitzua erabili ezin duenez, hasieran beharko lukeen denbora bikoitza behar du Bizkaiko hiriburura iristeko. Irtenbidea erraza dela dio Perezek, ez baita obra handirik behar. Aldirietako treneteko pare bat bagoiri malda jarrita nahikoa litzateke, mugikortasun arazoak dituztenek zerbitzu hau erabili ahal izateko.