Itxi

Faktoria

LGTBIQ+ HEZITZAILEAK

Ikastetxetik ere oldarraldiari aurre egin beharrean

Harrotasunaren egunean Euskadi Irratiko Faktorian LGTBIQ+ kolektiboko kide diren hezitzaileak batu ditugu mahaira. Haiekin aztertu dugu ikastetxeetan izan dezaketen rola, eta berdintasunaren esparruan ematen ari den bilakaera.

  • KEPA BLAZKEZ ETA ANE JALON

    KEPA BLAZKEZ ETA ANE JALON

    28:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ane Jalon, Andoaingo Aita Larramendi Ikastolako orientatzailea eta Kepa Blazkez, Donostiako Usandizaga-Peñafloridako irakaslea batu ditugu mahaiaren bueltan. Amaia Agirre bertso-irakaslearen bizipenak ere jaso ditugu, eta ikasleen ahotsak entzun ditugu.

Hezitzaileek aho batez aitortu digute kezka eta larritasuna, orain arte berdintasunaren esparruan erdietsitako lorpenetan atzera egiteko arriskua ikusten dutelako. Adibidez, gaztetxoen artean, erraz zabaltzen ei dira sare-sozialetan argitaratutako gorroto mezuak. Horiei aurre egiteko beharraz jardun zaizkigu, besteak beste, gaurko elkarrizketan.

Amaia Agirre bertsolari eta bertso-irakasleak ere bere bizipenak kontatu dizkigu. Bigarren hezkuntzan jarduten da bera eskolak ematen, eta zenbaitetan, lesbiana izateagatik iruzkin eta jarrera homofoboak bizi behar izan ditu. Ikasleren batek esan dio nazka eragiten diola, eta irakasleen ahotik entzun behar izan du lesbiana dela ezkutatzeko eskaria.