Faktoria
Irulegiko indusketak
"Earra!"
Jone LArrañaga | EITb Media
Irulegiko aztarnategian hasi berriak dira indusketa kanpainan, inoizko handienean. Brontzezko eskuaren aurkikuntzaren aurretik ere han ari ziren Aranzadiko boluntarioak eta ikasle ia denak. 2021eko aurkikuntzaren emozioa oraindik itzali ez zaiela ari dira indusketan .
-
Bi boluntario, Irulegiko nekropolia egon litekeen gunean
16:57 min
How do you say...? Hasi zaie galdezka Turissa boluntario estatubatuarra aztarnategian ari diren ikasle-kideei; zein hitz erabiltzen ote duten euskara zerbait aurkitu eta poza eragiten dienean... "Earra!" eranzun die, eta hark barre batean errepikatu: "Earra!". Leire Malkorraren ebakera gipuzkoarraz ospatzen baitituzte Irulegin aurkitutakoak. Ederra izan zen brontzezko eskua aurkitzea eta ederra bertan industen segitzea. Historia egin dutela sentitzen dute. Mattin Aiestaran industegiko zuzendariarekin eta gainontzeko boluntarioekin ezagutu dugu han egiten ari diren lana. Haiek eman dizkigute azalpenak eta egin digute erreportajean konpainia, baita ere, Aritzen ardiek, kilkerrek, txoriek...
Ederra, Irulegi!
Aritzen ardiak Irulegiko industegian