Itxi

Faktoria

Mikel Lezama, PP

'Mendozak Gipuzkoako ahaldun nagusi izan nahi badu marra gorria dago: PPk kirol diputatu kargua izatea'

Mikel Lezamak, PPk Gipuzkoan duen batzarkideak Faktoria albistegian iragarri du, EAJk bere euren diputatugaiarentzat botoa nahi badu, popularrak Gipuzkoako Aldundian egon beharko dutela.

  • Mikel Lezama, PP

    Mikel Lezama (PP), Euskadi Irratian

    9:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gipuzkoako alderdi popularrak bide-orria zehaztua du: EAJk eta PSEk bere 3 batzarkideren botoa nahi badu Ahaldu Nagusia aukeratzeko, 'ez da dohainik izango'. Mikel Lezamak, Gipuzkoako PPren idazkari nagusiak Faktoria albistegian eman ditu xehetasunak: 'jeltzale eta sozialistek beharra dute, gu negoziatzeko prest gaude baina, gobernuan egon nahi dugu'. Kargua erabaki dute, 'kiroletik nator eta kirol diputatua izan nahiko nuke'. Eskari hori 'marra gorria' dela gaineratu du PPren batzarkideak.

Harrituta dago buruzagi popularra Joseba Egibar jeltzaleari eta Eneko Andueza PSEren idazkari nagusiari entzundakoekin: 'pentsatzen badute gu, PP alderdia, mespretxatu, oinperatu eta gaizki tratatzeko dagoela, nahastuta daude'. EAJk eta PSEk eusten badiote orain arteko jarrerari eta PPrekin negoziatu nahi ez badute, Lezamari galdetu zaio: Maddalen Iriarte ahaldun nagusi izatea gertuago dago?. Batzarkide popularrak erantzun du: 'beraiek dute beharra, beraiek dute jokoan , guk gure marra jarri dugu'.