Faktoria
AHANZTURA ONKOLOGIKOA
"Minbizi gaitza izateagatik ukatu didate bizi asegurua. Sentitu izan naiz baliagarri ez banintz bezala"
IMANOL DE LA VARGA | EITB MEDIA
Minbizi gaitza pasa dutenek azaleratu dute kezka: 10etik 8k izan dute arazoren bat hipoteka edo bizitza asegurua egiteko orduan. Ahanztura onkologiko edo ahaztura-klinikorako eskubidea aldarrikatzen dute, alegia, duten edo pasa duten gaitza ez justifikatu behar izatea.
-
NEKANE MURUA OLALDE
24:13 min
Europak bere baitako herrialdeei eskatu die 2025a bukatu aurretik arautzea ahanztura onkologikoa. Gaur gaurkoz, Espainia da Malta eta Islandiarekin batera eskubide hori araututa ez duen herrialde bakarra.
Nekane Muruaren familia ari da etxea eraikitzen. Horretarako bizi asegurua eskatzen diote; baina, ukatu egin diote. Bularreko minbizia pairatu du. Diskriminazio-klinikoarekin batera, emakume izateagatik eta adinkeriagatiko diskriminazioa nabaritu izan dituela kontatu digu. Orain, bizi izandako esperientziarekin beldur da aurrerantzean horrelako oztopo gehiagorekin ez ote duen topo egingo.