Faktoria
Udaltzain buruen solasaldia
"Liskarrek kopuru berean jarraitzen dute, baina erabiltzen den agresibitateak gora egin du"
Getxoko Tomas Santin, Laudioko Igor Portillo, Gernikako Javier Martin eta Oñatiko Idoia Lazpita udaltzain-buruak elkartu ditugu, 2022ko segurtasun txostenaz, arma zurien erabileraz eta 5.000 biztanletik gorako udalerrietan udaltzainek pistolak eraman behar izateaz hizketan aritzeko.
-
Udaltzain buru: Tomas Santin Getxo, Javier Martin Gernika, Idoia Lazpita Oñati, Igor Portillo Laudio
30:01 min
30 urte inguru daramatzate udaltzain lanetan Tomas Santinek eta Idoia Lazpitak. Getxo eta Oñatiko udaltzain-buruak dira egun. Bi hamarkada pasa ditu Gernikako Javier Martinek, orain udaltzainen arduraduna denak, eta hasi berria da lanetan Laudioko udaltzain burua, Igor Portillo. Baina laurek baieztatu dute "Faktoria"n 2022ko segurtasun memoriak iragarri duena: pandemia aurreko urteekin alderatuta delitu gehiago egin ziren iaz eta batez ere internet bidez egindakoen kopurua handitu da. Baina bada kezkatzen dituen beste zerbait, genero indarkeria kasuek gora egin dutelako. "Oñatin, eta eskualdean, % 80 gehiago izan dira".
Arma zurien erabilerari buruz xehetasunak eskatu dizkiegu. Getxon izan dituzte kasuak baina, delitu zenbakitik harago egin dute udaltzain buruek, "agresibidade mota aldatu da, liskarrek jarraitzen dute kopuru berdina izaten baina, agresibidadeak gora egin du".
Pistolen erabilera
Araua aldatuko da eta 5.000 biztanleko gorako herrietan eraman beharko dute herritarrek baina, entzundakotik ondorioztatzen da gaiak deserosotasuna duela hainbat herritan. "Eztabaida gaindituta dagoela" uste du Laudioko udaltzain buruak, Igor Portillok. Oñatin, "alkateak, Udalak esaten duenaren zai gelditzen dira, eraman behar dutela agintzen badute, hala egingo dute". Getxoko Tomas Santinek eramaten du pistola, eta dio ez duela inoz arazorik izan, pistola eramanda ere, "herritarrekiko gertutasun hori" ez dela galdu. "Pistola eramanda ez gara bihurtzen pistolero" esan du Santinek.