Faktoria
Haurren garapena eta teknolgia
Pantailen esposizioa hasi dira neurtzen pediatrak, haurren hizketa atzeratzeen kasuen gorakadak kezkatuta
Jone LArrañaga | EITb Media
Umeen garapenean gailu dijitalek zein eragin duten neurtzeko galdetegiak egiten ari dira Gipuzkoan, Pedro Gorrotxategik gidatutako ikerketa lanaren baitan. Hizkuntzan, irakurketan eta arretaren kontrolean izaten ari dira eragina, Joana Acha EHUko ikerlariaren arabera.
-
Haur txiki bat pantaila bati begira
25:47 min
Besotako haurrek pantailen aurrean ematen duten denbora neurtzen hasi dira pediatrak, umeen garapenarekin lotuta ikusten dituzten arazoen gorakadak kezkatuta. Alertak piztuta daude osasun profesionalen artean, hizketa geroratzen duten haurren kasuen haunditzearekin, bereziki. Pedro Gorrotxategi Pasai San Pedroko pediatrak gidatzen duen ikerketaren baitan, gailu dijitalen aurrean zenbat denbora egiten ote duten, pantaila aurrean jaten ote duten edo haurra lasaitzeko erabiltzen ote duten galdetuko diete, ekainera bitartean, sei hilabetetik aurerako umeen gurasoei. Helburua da zehaztasunez jakitea haurren garapenean ikusten dituzten atzerapenek zenbateraino duten lotura pantaialaren gehiegizko erabilerarekin.
Joana Acha EHUko garapen psikologiako irakasleak dio etxeko interakzioak murrizten ari direla eta hizketa esperientziak gutxitu egiten zaizkiela ume askori. Pantailek, gainera, haurrek txikitatik garatu behar dituzten beste mekanismo batzuk mugatzen dituzte: arretaren gaineko kontrola, horietan garrantzitsuena. 5 urteko haurrekin ari da Acha eskoletan ikerketa egiten, pantailek irakurketa prozesuari nola eragiten dieten jakiteko.
Haurrak mundura etortzen direnerako pantaila bati begira bizi diren gurasoekin egiten dute topo gaur egun eta, askotan, umeak lasaitzeko erabiltzen dituzte.
Amaia Arroyo Sagasta
Amaya Arroyo Sagasta Mondragon unibertsitateko irakaslea da eta Ingurune birtualen hezkuntzan eta komunikazioan aditu. "Faktoria"n azpimarratu du ebidentzia zientifikoei jarraituz gero, pantailak debekatu egin beharko liratekeela; baina hori erreala ez denez, haien erabilera zentzuz kudeatu behar dela: haurren interesa erdigunean jarrita, haurrak gidatuta eta, ahal dela, eskolan eta gurasoen artean ikuspegiak eta jarrerak bateratuta.