Faktoria
Ukraina
Ruslan Latynskiy: "Hiru lagun galdu ditut jada. Gerrara deitzen banaute, prest nago. Ez daukat beldurrik"
Erdi-ukrainarra, erdi-oñatiarra da Ruslan, 22 urteko gaztea. "Faktoria"k Kieven egin den saio berezian izan da gerran dagoen herri batean nola lan egiten duten eta nola bizi diren kontatu du.
-
Ruslan Latynskiy Iñaki Guridiren alboan, Kieveko Besarabsky azokatik egin duten saioan
5:55 min
Kieven iparraldean bizi da Ruslan. Logistika enpresa batean egiten du lan eta saiatzen da egunerokoari euste. Familiaren etxeak eusten dio... baina galdu ditu jada hiru lagun gerran: misil batek jo zuen bat; Donetsk inguruan, gerran beste biak. Bera ere gertu dago deia jasoko balu. "Ez daukat beldurrik", kontatu du.