Faktoria
Azpiegiturak
Aintzane Oiarbide: "Lesarriko tuneleko goiko zementuzko azala da erori dena. Ez dago egiturazko arazorik"
Jone Larrañaga | EiTb Media
AP-1eko tunelean atzo izan zen ezusteko ezbeharraren ondoren, astelehenerako bidea berriz zabalduko dela esan du. Ukatu egin du mantenu laneko langileen grebak eragina izan duenik.
-
Lesarriko tunela, sapaia erorita, gidariek hartutako irudian
4:36 min
AP-1eko Bergarako tunelean, Lesarriko tunelean, atzo izan zen ezusteko ezbeharra ez dela egiturazkoa izan azpimarratu du Aintzane Oiarbide Gipuzkoako bide azpiegitura diputatuak. Azaldu du, harkaitzean zulatua dagoela tunela eta sabaiaren gainean dagoen zementuzko azala dela erori dena.
"Horiek noiznahi begiratzen dira. Gertatu dena ez da ohikoa", esan du. Ukatu egin du istripuan eraginik izan duenik errepide mantenuko langileak egiten ari diren grebak. "Tuneletako elektrikoak diren 14-16 pertsona ari dira greba. Horrek ez du inolako eraginik horretan", esan du.