Itxi

Faktoria

Osasun sailburua

Sagardui: "Gure ospitaleak osasun guneak dira. Segurtasun neurriak behar dira, baina orekaz"

Ane Zuazubiskar | EITb Media

Emakume batek Basurtuko ospitaletik haur jaioberri bat bahitu eta biharamunean azaldu du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak gertatutakoaren karga ez dela osorik protokoloaren gain jarri behar, eta gertatutakoa “zabalago” aztertzeko unea dela.

  • Gotzone Sagardui

    Gotzone Sagardui

    7:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Emakume batek Basurtuko ospitaletik haur jaioberri bat bahitu eta biharamunean azaldu du "Faktoria"n Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak gertatutakoaren karga ez dela osorik protokoloaren gain jarri behar, eta gertatutakoa "zabalago" aztertzeko unea dela. "Zorionez" Osakidetzan halako gutxi gertatzen direla dio Sagarduik, eta orain, garrantzitsuena "Aimar eta bere gurasoak ondo" daudela dela.

Osasun Sailburuak azaldu du guraso izatear direnei lehen unetik ematen zaiela protokoloaren berri, eta jaioberriak uneoro haiekin egon behar duela esaten dietela. Hala ere, sailburuak uste du ez dela "erruak" edo "ardurak" protokoloaren edo gurasoen gain jartzeko unea. "Ikuspegia zabaldu eta egoera aztertu" behar dela dio.