Itxi

Faktoria

Hezkuntza legea

Paul Bilbao: "Onartezina litzateke ingurune soziolinguistiko makurragoetako ikasleen espektatibak gutxitzea"

Jone Larrañaga | EITB Media

Euskara ikas eta irakas hizkuntza izango dela legean bertan zehaztu beharra dagoela azpimarratu du Kontseiluko idazkari nagusiak. "Justizia, kohesioa eta berdintasuna dago jokoan", esan du.

  • Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusia

    Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusia

    11:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Justizia, kohesioa eta berdintasuna dago jokoan. Asko dago jokoan. Ezin dugu aukera galdu eta ezin da aukera hau galdutzat jo". Hala mintzatu da Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia atzo gehiengo sindikalarekin eta Ikastolen Elkartearekin, EHIGErekin, HEIZErekin eta HIK HASIrekin batera proposamena aurkeztu ondoren. Hezkuntzan eskarazko eredu orokorra eta inklusiboa bultzatu behar dela diote.

Hori dela ikasle guztiek oinarrizko hezkuntza bukatzerakoan B2 maila izan dezaten; eta hori, legean bertan jaso behar dela derrigorrez, gero horretan oinarrituta moldatu ditzan zentro bakoitzak bere hizkuntza proiektuak. "Orube hori legean bertan zehaztu behar da", azpimarratu du eta zera gehitu: "Onartezina litzateke ingurune soziolinguistiko makurragoetako ikasleen hizkuntza espektatibak gutxitzea"