Faktoria
Mendi erreskateen aztarna
Bizitza ohoratu eta hartaz gozatu nahi du heriotzari izkin egiten dionak
Aritz Agirre | EITB Media
Pirinioetako erreskate kopuruen eta estatistiken atzean gordetzen diren esperientzia, testigantza eta ikasgaiak azalerazi ditugu Faktorian. Bizipen bakoitza filme bat egiteko modukoa baita.
-
Mendi erreskatea Anboton
8:18 min
Mendi erreskateek uzten duten gogoeta, eskarmentu eta aztarnak jaso ditugu lehenengo pertsonan. Mikel Lakalle, Aritz Audikana, Mikel Olaziregi eta Iñaki Sierra mendizaleekin eta Nafarroako Suhiltzaileen mendiko erreskate taldeko kide den Joseba Zenborainekin solastu gara erreskateez.
Titularren itzalean ezkutatzen diren arima, historia eta testigantzak ekarriko dizkigu argitara Aritz Agirrek, astero, Euskadi Irratiko "Faktoria"n.