Faktoria magazina
ESPERIMENTUA IKASLEEKIN
"Sakelakorik gabe egon gara astebetez eta nire identitatea topatu ahal izan dut"
Amaia Eneterreaga | EiTb Media
Donostiako Peñaflorida ikastetxean esperimentua egin du Telmo Lazkano irakasleak: DBH4ko ikasleekin landutako proiektu baten bidez, aste oso bat sakelekorik gabe egon dira. Hasieran antsietatea, lo egin ezina edo haserrea sentitzen bazuten ere, prozesu askatzailea izan dela kontatu digute ikasleek.
-
Telmo Lazkano, Sara Albisu eta Elene Aranzegi
17:47 min
Egunero joaten da trenean Telmo Lazkano Donostiako Usandizaga Peñaflorida ikastetxera. Bidaia hori egiten ari zen batean konturatu zen bagoiko gazte guztiak burumakur zeudela, sakelekoari begira… Harrituta eta kezkatuta joan zen lanera. Hori gutxi ez, sareeta sozialek duten eraginaren ondorioz, gazteen artean etikarik gabeko jarrerak gero eta nabarmenagoak zirela konturatzen hasi zen.
Horregatik, ingelesa ematen zuen bitartean, esperimentu berezi bat egitea bururatu zitzaion: ikasleekin dokumental bat ikusi, hausnarketarako prozesua ireki eta, azkenik, borondatez egiteko moduko ekintza bat garatu: astebetez, sakelakoak zuzendaritza taldeari uztea.
23 ikasletik 19k adierazi zuten ekintza horretan parte hartzeko nahia. Telmok berak ere sakelakoa utzi zuen.
"Faktoria"n, Donostiako Peñaflorida ikastetxera gerturatu gara eta Telmo Lazkanorekin batera, Sara Albisu eta Elene Aranzegi ikasleekin elkartu gara aste horretan bizitakoak ezagutu eta gaiaren inguruan hausnartzeko.