Itxi

Faktoria

Euskara

Zenbateraino dago osasuntsu erabilera udalerri euskaldunetan?

JOne Larrañaga | EITb Media

UEMAk egindako neurketaren arabera, udalerri euskaldunetan 10 lagunetik 6k egiten dute euskaraz. Baztanen, adibidez, gora egin du erabilerak. Baina arnasguneetan, oro har, beherantzako joera nabari da. Horietako batean, Zestoan oso kezkatuta daude haurren erdararako gero eta joera handiagoarekin.

  • Mikel Arregi, Zestoako alkatea

    Mikel Arregi, Zestoako alkatea

    24:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

UEMAk, udalerri euskaldunen mankomunitateak, bigarrenez neurtu du bere baitako udalerrietan euskara zenbat erabiltzen den. 2017koarekin alderatuta, erabilera orokorrari eutsi egin zaio: hamar lagunetik sei mintzatzen dira euskaraz udalerri horietan.Ikerketaren emaitzak, nolanahi ere, gozotik eta gazitik ere badu. Gozotik, adibidez, Baztanen lau urte hauetan neurtu duten igoera; gazia, aldiz, arnasguneetan euskararen erabilera jeisten ari dela. Zestoan, adibidez. Bertatik, oso kezkatuta mintzatu zaigu Mikel Arregi alkatea.


Olatz Altuna eta Gari Goikoetxea

Olatz Altuna eta Gari Goikoetxea

Gari Goikoetxea UEMAko teknikariak xehetu dizkigu neurketaren emaitzak eta Olatz Altuna Soziolinguistika Klusterreko kideak testuinguruan jarri.