Faktoria
Krisi humanitarioa Ukrainan
Nerea Albisu, Chernobil Elkartea: "Ukrainako haur eta familiei laguntzeko bideak ari gara aztertzen"
Mikel Rotaetxe | EITb Media
Euskal Herrian egondako ukrainarrei laguntzeko aukerak aztertzen ari dira Chernobil Elkartean eta Eusko Jaurlaritzara jotzeko asmoa dutela azaldu du Nerea Albisu boluntarioak: "Nik neuk harreran hartutako neska-mutilak Kieveko metroan eta etxeko sotoan daude ezkutatuta".
-
Nerea Albisu, Dasha eta Pavlo haur ukrainarrekin
2:46 min
Errusiak Ukrainaren gaineko erasoa abatiatu duenetik, "kezkatuta, urduri eta triste" dagoela azaldu du "Faktoria"n Nerea Albisu Chernobil Elkarteko boluntarioak. "Arduratuta gaude; Ukrainan ditugun senideak nola dauden jakin nahi dugu eta Euskal Herriko familiak deika ari zaizkigu, nola lagun dezaketen galdetzeko". Elkartearen bidez Euskal Herrian egondako ukrainarrei harrera egiteko bide eta moduak ari dira aztertzen, eta Eusko Jaurlaritzara eta beste elkarteetara jotzeko asmoa dute: "Berehala bidaliko nuke autobus bat edo hegazkin bat, baina ikusi behar dugu nola lagundu eta, ahal badugu, iheslariak ekarri". Boluntarioen premia ere nabarmendu du.
Bere egoera pertsonalaz ere aritu zaigu, harrera familiako kidea ere baita: "Marina, geurean egon izan den 22 urteko neska ukrainarra, metroan dago sartuta, ezkutuan; eta Pavlo eta Dasha, sotoan, eta prest dituzte ihes egiteko dokumentazioa eta maletak".