Itxi

Faktoria magazina

Nutrizioa

Nerea Telleria: "Osasuntsu jatea ez da garestia, gaizki jatea da oso merkea"

Ainhoa Urretabizkaia | EiTB Media

Nerea Telleria Euskal Herriko Unibertsitateko Nutri-genomika eta Nutrizio Pertsonalizatuko doktorea da, Elikadura jasangarriaren taldeko ikertzailea. Bere doktorego tesian, unibertsitateko ikasleen bizi ohiturak aztertu zituen, eta gazteen artean gehiegizko gantza kezka iturria.

  • Nerea Telleria

    Nerea Telleria

    16:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Dieta osasuntsu bat izateaz gain, jasangarria izan behar duela ere gero eta jabetuago gauden arren, oraindik pauso asko geratzen zaizkigu helburu horretara iristeko. Bide horretan, Nerea Telleria Euskal Herriko Unibertsitateko Nutri-genomika eta Nutrizio Pertsonalizatuko doktoreak eman dizkigu datu batzuk; adibidez, aldaketa klimatikoa atzeratzeko ekintza eraginkorrenetakoa haragi kontsumoa jaistea litzateke.

Telleriak, gainera, doktorego tesian, unibertsitateko ikasleen bizi ohiturak aztertu zituen. Gainpisuaren eta obesitatearen arrisku-faktore diren bizimoduak alegia. Eta ondorioetako bat, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen ehuneko 14k baino gehiagok gantz gehiegi duela gorputzean.