Itxi

Faktoria

Neguko Olinpiar Jokoak

Pekin: Neguko Jokoak beroaldi geopolitikoan

MIkel Rotaetxe | EiTb media

Olinpiar Jokoek berezko dute neutraltasun politikoa, baina munduko lurrikara geopolitikoek Pekingo hitzordua astindu dute. Olatz Urkia eta Mikel Reparaz kazetariekin aztertu dugu Faktorian XXIV. Neguko Jokoen ifrentzua.

  • Pekin 2022

    Pekin 20

    12:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eguerdian abiatuo dute Neguko Olinpiar Jokoen irekiera-ekitaldia Pekinen (Txina). Datozen bi asteetan, 90 estatuko 3.000 atleta espero dituzte Txinako hiriburuan eta nazioarteko dozenaka goi agintari. Harmailan egoteari uko egin diote, baina, Estatu Batuetako, Kanadako, Erresuma Batuko eta Australiako ordezkari politikoek. Txinari giza eskubideak urratzea leporatuta, boikot diplomatikoa onartu dute. Kontrako bidean da Vladimir Putin Errusiako presidentea eta Xi Jinpin Txinako presidentearekin bilduko da, jokoen ingurumarioan.

COVID-19aren pandemiak bigarren urteurrena bete duen honetan, Neguko Jokoen antolakuntzaz eta osasun-neurriez aritu gara Euskadi Irratiko "Faktoria"n Olatz Urkia EITBren berriemailearekin eta hitzorduaren etz politikoaz aritu zaigu Mikel Reparaz ETBren nazioarteko arloburua.