Itxi

Faktoria

EAJ

Esteban: "Gutxieneko diru-sarreren transferentzia arin gauzatzen ez bada, ez da lan erreforma onartuko"

JOne Larrañaga | EITb Media

EAJk Madrilgo Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak marra gorri hori gogoratu dio Sanchezi eta era berean, ohartarazi, lan erreforma ez duela aurrera aterako Parlamentuan negoziatu gabe. Ezezkoan jarraituko dute erkidegoko hitzarmenak lehenesten ez badira.

  • Aitor Esteban. Argazkia: EITB

    Aitor Esteban. Argazkia: EITB

    25:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aitor Esteban EAJk Madrilgo Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak Pedro Sanchezi ohartarazi dio gutxieneko diru sarreren transferentzia behin betiko eta "arin" gauzatzen ez bada ez duela onartuko "ez lan erreformarik, ez ezer". Otsailaren hasierarako eskualdaketa hori egin ezean, jeltzaleen babesik ez duela izango azpimarratu du ordezkari jeltzaleak. Estebanek berretsi du, nolanahi ere, lan erreformari dagokionez "ezezkoan" daudela, eta erkidegoetako lan hitzarmenak lehenetsi ezean ez dutela babesik emango. "Guk ez dugu esaten oraingo akordioak hankaz gora jarri behar direnik baina gauza batzuk atondu behar dira",  esan du "Faktoria"n. "Eta hori", gaineratu du, "ulertuko luke Europak ere".

Estebanek esan du erkidegoetako hitzarmenak lehenestea ez zela negoziazio mahaian eztabaidagai ere izan, eta CEOEk ez diola puntu horri garrantzia apartekorik ematen. "CEOEk buruek esandakoa da guri, hori politikariek aldatzen badute, akordioaren ondoren, hori beste gauza bat litzatekeela". Bozeramaile jeltzalearen arabera, Sanchezek irudi "perfektua" eman nahi du, sindikatuekin eta patronalarekin akordioa itxi eta Parlamentuaren babesa lortuta.  "Baina itxurakeriatan ez dugu jausi behar", iritzi dio Estebanek eta zera gaineratu du: "Gehiengoak lortu behar dira gizarte mahaian baina, batez ere, Parlamentuan".