Itxi

Faktoria

Gehigizko pisua eta obesitatea

Itziar Eseberri: "Haur gehienek eguneko behar duten azukrearen bikoitza edo gehiago kontsumitzen dute"

Jone Larrañaga | EITB Media

Publizitatea murriztea beharrezko jo duen arren, EHU eta Carlos III.a unibertsitateetako ikerlariak uste du estrategia bateratua behar litzatekeela merkatuan jarraituko duten produktuen azukre, gantz eta osasuntsuak ez diren beste osagarrien maila gutxika jaisteko

  • txokolate, zuku, edari energetiko, gaileta eta izozkien publizitatea murriztuko dute

    Azukredun opilak

    4:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Haurren gehiegizko pisua eta obesitate maila altua jaisteko Espainiako Gobernuak publizitatearen arautegia zorroztu egingo duela iragarri ondoren, Itziar Eseberri irakasle-ikerlariak estrategia bateratu baten beharra azpimarratu du. Haurren ordutegi eta plataformetan iragarkiak debekatzea neurri egokitzat jo du baina uste du, merkatuan jarraituko duten produktu horien azukre, gantz eta osasuntsuak ez diren beste osagarriak gutxika-gutxika murriztera joan beharko litzatekeela. "Haur gehienek behar duten azukre kantitatearen bikoitza baino gehiago hartzen dute gaur egun", esan du.

Estatuan, haurren % 40k du gehiegizko pisua, eta horietatik % 17k, obesitatea du. Hego Euskal Herrian hainbateko horiek txikiagoak dira baina "oso altuak, edonola ere". Eseberri, EHUko Farmazia fakultateko elikadura eta obesitateko ikertaldeko kide da eta Carlos III Osasun Institutuko CIBER OBN-ko ikertzailea