Itxi

Faktoria

Klima larrialdia

Elisa Sainz de Murieta, geologoa: "Itsas-maila igotzen ari da eta hirigintza ere egokitu beharra dago"

MIkel Rotatexe | Eitb Media

Azelerazio betean da itsas-mailaren igoera eta, Parisko Ituna beteta ere, egokitzapen-neurriak hartu behar direla ohartarazi du Elisa Sainz de Murieta BC3 eta EHUko geologoak: "Babes-egiturak beharko dira".

  • Denboralea Donostian

    Denboralea Donostian

    9:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurreikuspen ezkorrenen arabera, mende amaierarako, itsas-mailak 40 eta 70 zentimetro artean egingo du gora, eta hondartzen azaleraren % 40 desager liteke. Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza Sektorialaren arabera, Bizkai eta Gipuzkoako 63 hiri eta udalerri leudeke arrisku larrian, EAEren lurrazalaren %15 eta biztanleen % 58; 1,3 milioi lagunek sufrituko dituzte itsas-mailak gora egitearen ondorioak.

Elisa Sainz de Murieta BC3 eta EHUko geologoak azaldu duenez, "kasurik onenean" mailak 40 cm egingo du gora, "Parisko Ituna beteta ere". Igoera horren aurkako borroka bezain garrantzitsutzat jo du, horrela, egokitzapena: "Gune batzuetan azpiegiturak eta babes-egiturak beharko dira". Venezian dikeak jarri dituzten bezala, Euskal Herrian ere neurriak hartu beharko direla ohartarazi du Euskadi Irratiko Faktorian: "ezin dugu hirigintzan aritu klima egonkor balitz bezala".