Itxi

Faktoria

Elkarrizketa

Jonathan Powell: "Bake prozesua ez da amaitu Euskal Herrian, ez duzue benetako adiskidetzea lortu"

OIhane Yustos | EItb Media

Hainbat bake prozesutan aritu den bitartekaria egindako minaren aitortza egitearen aldekoa da: "Barkamena adiskidetzearen puntu garrantzitsua da, baina ez duzu lortuko bozgorailuen diplomaziarekin". Diskrezioz lan egiteko beharra nabarmendu du.

  • Jonathan Powell Faktorian

    Jonathan Powell Faktorian

    13:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Geldoa izan da prozesua baina, Aieteko Konferentziatik bakea sendotu da Euskal Herrian. "Belaunaldi oso bat indarkeriarik gabe hazi da", esan du Jonathan Powell nazioarteko bitartekariak "Faktoria"n, eta horren garrantzia nabarmendu du. Baina oraindik bidea egiteko ikusten du: "Ez duzue benetako adiskidetzea lortu, biktimen auzia eta presoena ere landu behar da eta hori beharrezkoa da aurrera egiteko".

Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroaren aholkulari izandakoak Hego Afrika eta Kolonbia aipatu ditu "justizia trantsizionalaren" adibide gisa. Ez ordea, Ipar Irlandan egiten ari dena, epaitegietara joz. "Ipar Irlandan 80 urteko soldaduak duela 40 urte egindako krimenengatik epaitzen ari dira. Zaila da, ez dago frogarik, auzibidea agortzen da, biktimak atsekabetzen dira ... eta gauza bera terroristen aldearekin. Bidea aurkitu behar dugu, epaitegietara joan gabe", esan du Powellek.

Egindako minaren aitortzaz galdetuta, diplomatiko britaniarra barkamena eskatzearen aldekoa da: "Barkamena adiskidetzearen puntu garrantzitsua da baina, ez duzu lortuko bozgorailuen diplomaziarekin. Isilpeko elkarrizketetan lortuko duzu, diskrezioz, bi aldeak sakon mintzen dituen gai bat delako". Euskal Herriko adibidea jarri du berriro: "Ipar Irlandan banatutako komunitateetan bizi gara; hemen Euskal Herrian, herri berean bizi dira guztiak. Denbora beharko da hori lortzeko".