Itxi

Faktoria

Gipuzkoako adinekoen egoitzak

Gipuzkoako Senideak elkartea: "Lotsa gutxi du Aldundiak, ez die tajuz eta edukazioz erantzuten salaketei"

OIhane Yustos | EITb Media

Gipuzkoako adinekoen zentroetako egoiliarren senideek salatu dute egoitzetan gabezia eta hutsegite asko dagoela. Salaketa asko jarri dituztela kontatu du "Faktoria"n Santi Ugarte elkarteko ordezkariak.

  • Gipuzkoako Adinekoen Egoitzak

    Gipuzkoako Adinekoen Egoitzak

    2:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Txara I egoitzan dauden adinekoek bizi duten egoera latzak komunikabideetara egin du salto baina, zentro horretako egoera ez da salbuespena. 'Egoitza horretan eta beste hainbatetan' gertatzen den errealitatea da, Santi Ugarte Gipuzkoako adinekoen egoitzetako senideen elkartearen hitzetan. "Faktoria" albistegian kontatu du "salaketa mordoska bat" jarri dutela baina, "hor gelditzen dira". Erresidentzian bertan edo Aldundian jarri dituzte kexuak, neurri batean, "beldurraz, jendeak arriskatzen du egoitzako zuzendariari zerbait esatera doanean, beraien senidea hor egoitzan gelditzen delako".

Gipuzkoako Senideak elkarteak Aldundiari "lotsa gutxi" izatea leporatu dio. Santi Ugartek dio ez dutela "inoiz erantzuten tajuz, edukazioz eta erakunde publiko bati tokatzen zaion bezala".