Faktoria
Brexit osteko hornidura-krisia
Kolapsoa Erresuma Batuan: "30 urte egin dugu atzera"
Mikel Rotaetxe | EITb Media
Pandemiak Brexitak eragindako langile- eta hornidura-krisiak areagotu ditu Erresuma Batuan. Alberto Vicente garraiolaria hausturak ekarritako atzerapen eta trabez aritu zaigu, eta gako nagusiak eman dizkigute Ane Roteta eta Amaia Ormaetxea kazetariek.
-
Pilaketak gasolindegi britainiarretan
16:35 min
Azken mende erdiko hornidura-krisirik larrienean katramilatu da Erresuma Batua. Brexitak berekin ekarri ditu mugetako kontrolak, burokraziaren astuntzea eta garraiolarientzako atzerapenak. Alberto Vicente kamioi gidariak Euskadi Irratiko "Faktoria"n azaldu duenez, "bizpairu orduko itxaroteak" jasan behar ditu Frantziatik Ingalaterrako mugak gurutzatu nahi duenero, eta, trabek eta lan-baldintzen zorrotzek uxatuta, "milaka garraiolarik" egin diotela uko Erresuma Batura joateari. Argi eta garbi dio garraiolariak: "30 urte egin dugu atzera".
Ihesaldi horren ondorioz, hornidura-eskasia orokortu dela azaldu digu Ane Roteta EITBren berriemaileak, erregaia, botikak eta elikagaiak ez direla garaiz iristen saltokietara: "Londres inguruko hainbat eskualdeetan, ez dute erregairiak 10etik 9 gasolindegitan". Krisiaren larria ikusirik, Boris Johnsonen gobernuak Armada prestatu duela azaldu digu, erregaiaren banaketa koordinatu dezan.
Krisiaren analisi ekonomikoa egin digu segidan EXPANSION egunkariko Amaia Ormaetxea kazetariak, eta azaldu du Erresuma Batua Brexitaren faktura ari dela ordaintzen: "Brexitak kalte askoz ere haundiagoa egin dio Eresuma Batuari Europar Batasunari baino". Analisi mahaia osatu dute Nerea Azurmendik, Iñaki Galdosek eta Martxelo Otamendik.