Itxi

Faktoria

Gure Esku

Amalur Alvarez: "Euskal herritarrok erabakitzearen alde aktibatzeko ordua dugu"

OIhane Yustos | EITB Media

Gure Esku ekimenak larunbaterako manifestazioa deitu du Bilbon, eta erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldi kultur eta politikoa izango da, Amalur Alvarez bozeramaileak esan digunez.

  • Amalur Alvarez, Gure Esku

    Amalur Alvarez, Gure Esku

    5:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pandemiak eragina utzi du erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenean. Birusarekin geldotu egin dira kaleko ekitaldiak eta horrekin apaldu dira Euskal Herrian erreferenduma eskatzen zutenen mobilizazioak. Hori aldatzera dator asteburu honetan Gure Esku plataformak antolatu duen manifestazioa, eta une aproposean dator, Amaiur Alvarez Gure Eskuko bozeramailearen ustez: "Ikusi dugu autogobernu mailaren ahulezia osasun krisiaren aurrean gure erakundeek mugak zituztela. Osasunean eta gai askotan; euskararekin eta hizkuntza politikekin ere bai'.

Katalunian begiak jarrita ditu, neurri batean, Gure Eskuk eta "Faktoria" albistegian Alvarezek kontatu duenez, "aukera instituzioanalak irekitzen" ikusten dituzte. Bide horretan parte hartu nahi dute: "ez dugu ikusle hutsak izan nahi, soberan dakigu herritarrok aktibatzen garenean, erabakizteko aukera dugu". Mezua utzi du Gure Esku ekimeneko bozeramaleak: "ordua dugu euskal herritarrok altxa eta aktibatzeko".