Faktoria
Trans Lege zirriborroa
Bea Sever: "Trans pertsonak berriz baztertu dituzte, hobe geunden lege hau gabe"
OIhane Yustos | EITb Media
Bea Server Naizen Euskadiko Adingabe Transexualen Familien elkarteko bozeramaileak Espainiako Ministroen Kontseiluak onartuko duen trans legearen gabeziak azpimarratu ditu.
-
Bea Sever, NAIZen elkarteko bozeramailea
10:32 min
Espainiako Ministroen Kontseiluak argi berdea emango dio gaur pertsona transexualen lege zirriborroari. Hilabete luzeetako lana eta gobernu barruan zatiketa eta eztabaida askoren ondoren etorri da Pedro Sanchezi sostengua ematen dioten 2 alderdien babesa baina, lege zirriborroak ez du trans kolektiboa asebeteko. "Haserre eta kritiko" hitz egin dutenen artean dago Euskadiko Adingabe Transexualen Familien elkartea, Naizen. Bea Sever bozeramaileak legearen gabeziak azpimarratu ditu "Faktoria"n. "3 hilabetez negoziazio mahaian izan gara, ministerioarekin 53 orriko testua egin dugu eta hiru baino ez dituzte hartu" lege zirriborrorako. Severrek salatu du ez dutela Trans Lege integral moduan onartuko, LGTBI legearen barruan kapitulu bat baino ez da izango eta ez da, gainera, lege orokor gisa onartuko. "Legealdia amaituta beste gobernuren batek aldatu dezake orain oanrtuko dena". Naizen elkarteko bozeramaileak argi hitz egin du: "kezkatuta gaude, adin txikikoak baztertu egiten ditu legearen zirriborroak"; "2007an PSOEk berak onartu zuen zirriborroa askoz ere aurrerakoiagoa izan zen".
Genero autodeterminazioa
Zirriborroak 14 urtetik aurrerakoei "genero autodeterminazio" kontzeptua onartzen die. "Atzerapausoa" da Naizenen arabera, Auzitegi Konstituzionalaren epai bati jarriatuz, Hego Euskal Herrian 12 urtetik gorakoei ari zaie onartzen hori bera eta 11 urteko batzuri ere bai. "Eskubide kontu bat da" esan du Bea Serverrek, "zergatik oztopatu behar zaizkie transexualei eskubide guztiak? Okerra egin bada sexua esleitzerakoan, orain bidea erraztu behar zaie". Naizen elkartean uste dutenez, transexualitateen iruditeria aldatu da haur txikiak azaldu zirenetik: "Transexualitatearen lehen belaunaldia izango da, 3-4 urterekin ari dira batzu transizioa egiten. Zer zentsu du 3 urteko haur batek, 14 urteak bete arte itxoin behar izatea?".
Estatuko haur transexualen elkarte guztiak lege zirriborroaren aurka gaude, Madrilen protesta egitekoa dute datozen egunetan.