Faktoria
Egoera epidemiologikoa
Miren Basaras: "Dosi bakarra jasota, arriskuan gaude Delta aldaeraen aurrean"
Jona lArrañaga | EITB Media
Basarasek azaldu duenez, Indiako aldaerarekin Erresuma Batuko ospitaleetan daudenen artetik, % 30 txertoaren lehen dosia jasota zutela kutsatu ziren.
-
Miren Basaras
13:40 min
Covid-19aren delta aldaeraren aurrean txertoak eraginkorrak dira baina, soilik, bi dosiak jasoak diren kasuetan. Dosi bakarra jaso dutenak kutsatzeko arriskuan daude oraindik, Miren Basaras EHUko mikrobiologoak "Faktoria"n zehaztu duenez. Hori dela eta, zuhurtziaz jokatzeko deia egin du, are eta gehiago, kontutan hartuta aldera hori nagusitzen ari dela gurean, aurrez Erresuma Batuan egiten ari den bide beretik.
Basarasek azaldu duenez, herrialde horretan delta aldaerarekin ospitalean daudenen artetik % 30 dosi bakarra hartuta zutenean kutsatu ziren. Eta badira % 10 bi dosi hartuta ondoren kutsatutakoak. "Horrek esan nahi", azpimarratu du, "zero arriskurik ez dela existitzen".