Itxi

Faktoria

Bilboko alkateari elkarrizketa

Aburto: "Behin-behineko geltokia azter daiteke, lurpekoa egitea bermatuta"

Izaro Insausti | EITb Media

Bilboko alkatearen proposamen bakarra AHTaren geltokia lurpean egitea da. Behin behineko geltokia eraikitzeko aukeraz hitz egiteko prest da, baldin eta une berean lurpekoaren proiektua esleitzen bada.

  • Juan Mari Aburto, Euskadi Irratian.

    Juan Mari Aburto, Euskadi Irratian.

    24:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

AHTak Bilbon izango duen geltokia lurpean egitea dela Bilboko Udalaren apustu bakarra esan du Juan Mari Aburto alkateak Euskadi Irratiko 'Faktorian'. Behin-behineko geltoki bat eraikitzeko aukera ez dagoela mahai gainean dio, eta horri buruz hitz egin nahi izanez baldintza bat jarri du: "Behin-behineko sarrera bat egin eta momentu berean lurperatutako geltokiaren proiektua esleitzea posible balitz, eztabaida genezake". Eusko Jaurlaritzaren apustua, Bilboko Udalaren ildo beretik, geltokia lurpean eraikitzea dela esan du. Polemikak albo batera utzi eta erakundeen arteko elkarlana bultzatzen jarraitzeko asmoa adierazi du Aburtok.

Eurokopa Bilbon ez jokatzea "ulerkaitza" egiten zaio alkateari, Bilboko Udalak konpromiso guztiak bete dituela argudiatuta. San Mamesen eta Bilbon eginiko 1,2 milioiko inbertsioa itzultzea lortu izanarekin ordea pozik agertu da, Bilborentzat "bi proiektu polit eta garrantzitsu" direlako emakiumezkoen Txapeldunen Ligako eta gizonezkoen Europa Ligako finalak.

Neurrien arintzea

Maiatzaren amaieran iragarritako baldintzen arabera, ostalaritzako ordutegia, edukiera zein elkarteak zabaltzeko prest da Juan Mari Aburto. LABI Aholku Batzordearen bilera egiteko Iñigo Urkullu lehendakariaren deirik ez duela oraindik jaso dio, baina Biziberri Planak neurriak arintzeko aukera ematen duela uste du egungo intzidentzia metatuarekin.