Itxi

Faktoria magazina

Elikadura nahasmenduak

Maria Zunzunegi: "Utz diezaiogun argaltasuna goraipatzeari"

Ane Albisu | EITB Media

Elikadura Portaeraren Nahasmenduak ugaritu egin dira eta larritasun handiko kasuak gainera. "Anorexia kudeatzen ikasi" eta gaixoak artatzen ditu orain Maria Zunzunegi psikologoak Azpeitian.

  • Maria Zunzunegi

    Maria Zunzunegi

    17:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maria Zunzunegi zestoarrak 10 urte egin zituen anorexiaren kontrako borrokan, 13 urterekin hasita. Egoera "kudeatzen ikasi" duela adierazi digu eta bere gabinete sikologikoan artatzen dituen kasu gehienak elikadurarekin lotutakoak ari dira izaten. Hamarretik zortzi. Gehienbat 12-13 urteko neskak eta muturreko egoeran dauden kasuak ere gero eta gehiago. 2019tik 2020ra ehuneko 50 egin du gora kontsulta kopuruak ACABE-k emandako datuen arabera.

Pandemiak egoera asko larritu duela aitortu digu Maria Zunzunegik, elikadura nahasmenduren bat pairatzen duen gaixoak kontrola behar duelako eta kontrola kendu diolako egoera honek. Pandemiak bizitza denoi jarri digu hankaz gora, gure buruarekin egotera behartu gaitu. Eta ez dakigu emozioak kontrolatzen  "ez dugu jaso heziketa emozionalik" eta "geure buruaren preso" sentitzen gara.  "Orain ari gara eskoletan umeak prestatzen, baina helduagoak garenok hutsune handia dugu heziketa emozionalari dagokionez", Egoera horretan askok janaria hartzen dute iheserako helduleku gisa.

Sare sozialek ikuspegi kritikorik gabe egin dezaketen kalteaz ere aritu zaigu Maria Zunzunegi "Faktoria" saioan eta Elikadura Portaeren Nahasmenduren bat duena artatzeko moduan aldaketak aldarrikatu ditu. "Goxotasuna, humanitatea, espazioa eta denbora ematea eta pisua ez hartzea adierazle bakar gisa, nahiz eta adierazle garrantzitsua den"