Faktoria
Joxe Mari Gorroño
"Guggenheim Urdaibaiko jarduera ekonomikorako bultzada izango da"
Jone Larrañaga | EITB Media
Urdaibairako Guggenheimen proiektua "hurbil" ikusten du Gernikako alkateak eta ez du uste adostasunak lortzeko arazo handirik aurre ikusten
-
Joxe Mari Gorroño
4:22 min
Gernikako eta eskualdeko zerbitzuak indartu egiten dituelako eta jarduera ekonomikorako bultzada handia izango delako "ilusioagaz" agertu da Joxe Mari Gorroño alkatea "Faktoria"n Guggenheim patronatuak atzo aztertu zuen proiektu berriari buruz mintzatzerakoan.
Eskaintza artistikoa eta ingurumena lotzeak dakarren balio erantsia nabarmendu du eta iritzi dio "ez dagoela zertan ikuspegi negatibotik ikusi", 2008ko proiektuak sortu zuen kontrako jarrerari erreferentzia eginez. Azaldu du "hurbil" dagoela proiektua eta ez duela uste sustatu behar duten erakundeen arteko adostasuna lortzeko zailtasun handirik egongo denik.